Lotsagabea behar du, herritarrei horrela gezurra esateko. Urtetako zabortegia 2009an itxiko zutela agindu zuten. Itxi eta sellatu, 2007ko hauteskunde kanpaina zen. 2009a pasa da eta ez dute itxi. Ez dute sellatu. Ondoren, 2011an itxi eta sellatuko zutela agindu zuten. Gaur egun Urteta joaten denak badaki Urteta ‘atontzen’ ari direla, txukuntzen, bizia ematen. Nabari da ez daukatela Urteta ixteko inolako asmorik. Eta dirurik ere ez horretarako. Udal Elkarteak modu ofizialean 2013ra luzatu zuen itxiera, ‘errauste-plantarekin Gipuzkoako zabortegi guztiak itxiko direlako”. Hauteskundeak pasa harteko arnas hartzea. Europako Bankuarekin eta Caixa eta Banestorekin EAJ/PNVk sinatu dituen akordioetan argi jartzen du “AMPLIACION DEL VERTEDERO DE URTETA” daukatela buruan. Zabortegiaren handitzea nola ordaindu adosten ari diren bitartean, herritarroi zabortegia itxi nahi dutela esaten digute. Kazetarien aurrean ixteaz hitz egiten dute, baina Bankuekin pribatuan zabortegia handitzeko akordioak sinatzen dituzte. Herritarrak engainatzea eta denbora irabaztea bilatzen dute, erraustegia egiteko. Tristea.

urteta.pdf