2685814766_97d11eec7eZiurasko estatistikoki gezurra izango da, baina nire esperientzia txikiak hori esaten dit, Zarauzko ertzainen kuartelean espainol gehiago dagoela Loiolako kuartel militarrean baino.

Aurreko astean futbol 7 partida jokatu nuen Zumaian, sorbalda txikitu nuen partida hain zuzen, eta bukatutakoan zumaiarrek esaten didate: ‘ohartu zarete zenbat jende zegoen zuen alde animatzen gaur? Eske, besteak militarrak omen dira‘. No jodas.

Kontua da 12 militarretatik bat bera ere ez zela espainola. Bolibia, Ekuador, El Salbador, Nigeria, Maroko… hartu nahi duzuen hirugarren munduko herrialdea eta bertakoren bat hantxe aurkituko zenuten. Baina espainolik ez. Armada espainola espainolik gabeko armada bihurtu da.

Eta Espainolak non daude? Ertzaintzan.

Ez nien guztiei karneta eskatu baina nabarmena zen, hitzegiteko eragatik, euren jarrerengatik, azentuagatik…. ez zirela espainolak. Estatuan urte gutxi zeramazkitela ere esango nuke. Etorkinak eta iritsi berriak ziren. Hori iruditu zitzaidan eta ingurukoei galdetu eta ados zeuden.

Horrek hasieran frustrazioa eragin zidan. Hauek dira repetidorean bandera espainola jarri dutenak? Ke txasko. Sikiera espainolak izango balira! Ez dute aberririk, soldata bakarrik. Ez dute ideologiarik. Ez dakite Euskal Herria zer den. 200 euro gehiago ordainduz gero ikurrina jarriko lukete!!!

1586215586_79c1ae9947Eta ondoren, haserrea. Izan ere, Zarauzko ertzainen kuartelean atxilo hartu nauten pare bat alditan,  bertan jaso dudan tratua ederki gogoratzen dut. Bat kenduta, zeinarekin hitz egiterik bazegoen eta abertzalea zela esan zidan, eta kuartelean elkarren artean kriston mobidak izaten dituztela, gainontzekoak espainolazo hutsak iruditu zitzaizkidan. Espainolak eta ideologikoki espainiar zaleak.

Orokorpena txatxua da, lagina txikia delako. Baina nire esperientzia pertsonalaren arabera espainol gehiago dago Zarauzko ertzainen kuartelean, Loiolako militarren kuartelean baino. Autonomismoaren ondorioak aldrebesak dira gero.