229779913_3869b2aa73_mEdo ez. Zuk juzkatu. Baina askok eskatu didazue aurreko posteko susmoa argitzeko eta saioa egingo dut. Hau da etakide inmolatuak irudikatzera eramaten nauena (dudan irudimen mugagabeaz aparte).

Saizarbitoriak esan zuen Parot doktrinaren ondorioz de facto ezarritako bizi osoko kartzela zigorraren ondorioz esperotzekoa dela etakideek nahiago izatea ekintzan hiltzea, bizi osoa itzalpean pasatzea baino.

Horri gehituko nioke egindakoaren eta zigorraren arteko desproportzioa. Kartel bat jartzeagatik 6 urteko kartzela zigorrak banatzen ari dira. Bilerak egiteagatik berdin. Behin preziorik baxuena hor ezarrita dagoenean… zuk ze eskatzen duzu macdonald’s-en, small, medium edo large? Large, ezta? Ba berdin. Logika bera erabilita jendeak ez ditu txikikeriak egin nahi eta handikeriek bizi osoko kartzela zigorra dakarte.

Eta horri, guztihorri gehitu behar zaio azken epaia. Estrasburgok argi esaten du estatuekin dagoela. Bazkideak lehen. Arrazoia ondoren. Hortaz, Espainia babestuko du euskal auzian, egiten duena egiten duela. Eta Espainia zer planteatzen ari zaio ETAri? Errendizioa. Hemen beste elementu kultural bat sartzen da. Gogoratzen ‘prefiero morir de pie que vivir arrodillado’ hura? Ba hori, konponbideari ateak itxi eta errendizioa exijitzen denean, normala izaten da jende batek hiltzea nahiago izatea. Baita gurea bezalako gizarte burgesean ere, idealistak toki guztietan daudelako.

Islamistak ere pertsonak dira. Gu bezala. Berdin maite dute bizia. Horrelakoak egitera eramaten dituzten faktoreak hartu behar dira kontuan. Eta faktore horiek aztertzeko Holliwood ez da iturri onena, gure iturri ia bakartzat onartu dugun arren.

Niri hori guztia logikoa iruditzen zait. Logikoa iruditzen zaidan bezala, eta hau ere aipatu nahi dut, ezker abertzaleak saiakera horiek guztiak baztertzea eta horrelakorik ez baimentzea edo lagatzea. Baina gogoa, inpetua eta aukera ez direla faltako sinesteko osagaiak hortxe ditugu, agerikoak direlako, ikusi nahi dituenak ikusteko moduan.

Hainbeste rollo txarraren ondoren, bukatzeko umorea, munduko bentrilogo onena zalantzarik gabe, Achmed-ekin -islamista suizida bat- elkarrizketan: