
Ez dut partida hau ikusteko aukerarik izan. Baina kontatu didate ez-dakit-nongo-parrokian gertatu dela. Sakea Paul Riosek egin zuen, indarkeriarekin (uler bedi: ETArekin) nola amaitu galdera mahai gainean jarrita. Aurrean Martxelo Otamendi torturatua izandakoak, ez dio erregatea egiten utzi. Indarkeriarekin nola amaitu baino gatazkarekin amaitzea dela gakoa. Ikusleak aho bete hortz, Lokarriren koordinatzaileak hainbete liburu irakurri ondoren horraño jakin beharko lukeela pentsatuz. Behin baloia lapurtuta, Martxelo erasora doa. Gustatzen zaio baloia izatea Martxelori. Lokarrirekin hartu du, gatazkekin amaitzeko, futbolean irabazteko bezala, askotan lokaztu behar izaten dela gogoratzen die. Riosek baloia hanka tartetik nola pasatu zaion ikusten du. Lerro bat aurreratu du Martxelok eta geldiezina dirudi. Armailetatik jendea kexu da, Riosek Martxelori ETA ez dela ajente politiko bat ihardetsi beharko liokeelako. Rios bere jendearen esanetara jarri eta gaizto ‘ETA ez da eragilea, ETAk ez du zeresanik‘, zuzenean Martxeloren txorkatila bilatu du, takoak erakutsiz. Martxelok salto egin behar izan du errematerako, bigarren poste ondotik GOL. ETA existitzen da, agente politikoa bat da eta gatazka gainditzeko berarekin hitz egin beharko da. Futbol onena futbol sinpleak izaten jarraitzen du. Parrokianoak lur jota daude berriro. Etxean galtzen duen bigarren partida, Paul Rios 0 – Martxelo Otamendi 1. Lokarrik entrenatzailez aldatu beharko luke.
2009/04/01 at 1:13 pm
Martxelok egin duena duk bide bakarra eztabaida batean argitasun apur bat egiteko, hau da, haserako terminoak, hastapeneko formulazioak zalantzan jartzea. “Moldatutako” errealitatean bizi gaituk eta baita ere moldatutako hitzetan edo hobeto, “moldatutako formulaziotan”. Normalean hitzak eta hitze-egiteko erak boterekoaren pareko edo kideko izan ohi dituk. Horixe pasa zaio Lokarriri, azkenean usuerako hizkera formetan erori dela. Eta norbaitek haseratik usuera hori ez badu onartzen jokuz kanpo bezala sentitzen dela. Bejondiela Martxelo!