Zarautzen alderdi honek Bilduk baino bozka gehiago lortuko lituzke.

 

Lotsagabea behar du, herritarrei horrela gezurra esateko. Urtetako zabortegia 2009an itxiko zutela agindu zuten. Itxi eta sellatu, 2007ko hauteskunde kanpaina zen. 2009a pasa da eta ez dute itxi. Ez dute sellatu. Ondoren, 2011an itxi eta sellatuko zutela agindu zuten. Gaur egun Urteta joaten denak badaki Urteta ‘atontzen’ ari direla, txukuntzen, bizia ematen. Nabari da ez daukatela Urteta ixteko inolako asmorik. Eta dirurik ere ez horretarako. Udal Elkarteak modu ofizialean 2013ra luzatu zuen itxiera, ‘errauste-plantarekin Gipuzkoako zabortegi guztiak itxiko direlako”. Hauteskundeak pasa harteko arnas hartzea. Europako Bankuarekin eta Caixa eta Banestorekin EAJ/PNVk sinatu dituen akordioetan argi jartzen du “AMPLIACION DEL VERTEDERO DE URTETA” daukatela buruan. Zabortegiaren handitzea nola ordaindu adosten ari diren bitartean, herritarroi zabortegia itxi nahi dutela esaten digute. Kazetarien aurrean ixteaz hitz egiten dute, baina Bankuekin pribatuan zabortegia handitzeko akordioak sinatzen dituzte. Herritarrak engainatzea eta denbora irabaztea bilatzen dute, erraustegia egiteko. Tristea.

urteta.pdf

Batzuei alfonbra gorria, besteei simon:

 

Ez du Hugo Chavezek esaten. Obamak esan du, argudio bikainak erabiliz.

Ea noiz jartzen dugun Euskal Herrian, Internet debalde eta guztiontzat, osasunari kalterik egiten ez dion eran.

A ze girotzarra.

Bada mugimendua Zarautzen eta bada etorkizuna. Ni ikaslea nintzela Salbatore Mitxelena Ikastolaren 25. urteurrena ospatu genuen eta gaur 45. urteurrena ospatu dugu. Hogei urte beranduago famili giro bera dago Ikastolan, eta denak ezagunak. Hotzari aurre eginaz eta pazientzia handiarekin ehundaka haur, guraso, irakasle eta ikasle-ohik LIP DUB koloretsu bat grabatu dugu. Emaitza etortzen den bitartean, hemen ensaioko irudi batzuk:

Argazkiak ikusteko hemen.

Urteak Ikastola barrura sartu gabe eta oroitzapen bizi-biziak ekarri dizkit. Pasilloak, gelak, haurrak… hori da nire Ikastola. Sentimentu fuertea da 14 urterarte egunero joan zaren tokira itzultzea. Han maitemindu ginen lehen aldiz. Han borrokatu ginen lehen aldiz, han ikasi genuen zer den negar egitea, lagunak zaintzea, gorrotatzea eta amestea. Euskara eta Euskal Herria maitatzen han erakutsi ziguten.

Datorren asteburuan daukagu Ikastolako kideen arteko afaria. Kasualitatea, gaur eraikina ikusi dut eta datorren larunbatean jendea, badaukat gogoa. Esango diet guk bizitako Ikastolak oraindik bizi-bizirik jarraitzen duela. Guk pasa genituen urte zoragarri horiek orain zarauzko beste haur batzuk ari direla disfrutatzen.

Bideoak erakusten du LIPDUB hauen atzean dagoen lana, ensaioak behin eta berriz egin beharra, haurrak aspertuta… Bideoa bukatuta ikusten denean 3 minutuko kontua izaten da, eta egiteko erraza dirudi, baina egia da 3 minutu horiek ondo ateratzeko atzetik lan pila dagoela, pazientzia handia, koordinazioa eta jende pila bat. ZORIONAK bada gaur hori antolatzen ibili diren guztiei eta ea emaitza gaur Ikastolan sortutako giroa bezain ona den.

Gaur Sagardo Eguna ospatu da Zarautzen eta bertan ibili naiz ZUREKIN elkartekoei laguntzen. Ideia ona da Zarautzen Sagardo eguna ere ospatzea, herriko giroa bizirik mantentzen laguntzen duelako. Gaurkoan giro ona izan da, gune batzuetan besteetan baino hobea, eta hotzagatik bestela kalera aterako ez litzatekeen jende dexente ibili da kalean.

Zalantza bat dabilkit buruan ordea eta idatzi egingo dut, jakiteko nire kontua den edo beste norbaitek ere kezka bera den: ZUREKIN elkarteak egun honekin herriko ostalariak ospetu nahi zituen. Baina… lortu du? (more…)

Rubalcaba?

Aurkikuntza polita da. Ebolutiboki zentzua duena gainera, objektu bera identifikatzeko mugitzen ari den bitartean jasaten dituen kolore aldaketak irrelebanteagoak egiten dituelako.

Ohartu zirkuluak mugimenduan daudenean geldikan daudenean bezainbeste ari direla kolorez aldatzen.

photopete2010-en argazkia

Azterketa psikologikoek agerian jarri gaituzte. Denak gara harro xamarrak (%2a ezik). Denek uste dugu besteak baino -agoak garela. Zer pentsatua ematen du. (Fowler & Johnson-en artikulu osoa, ingelesez, hemen).

All mentally healthy people tend to have so-called “positive illusions” about our abilities, our control over events, and our vulnerability to risk. Numerous studies have shown that we overrate our intelligence, attractiveness, and skill. We also think we have better morals, health, and leadership abilities than others. A survey of 1 million high school students showed that 70 percent think they are above-average leaders (only 2 percent rated themselves below average). In another study 94 percent of college professors claimed that their research was above average. We believe we will live longer than others, and we will avoid common calamities like car accidents, crime, earthquakes, and major illness. Like the children in Garrison Keillor’s Lake Wobegon, we are all above average.

Positive illusions appear to be undergirded by many different cognitive and motivational biases, all of which converge to boost people’s confidence. This is dangerous because people are more likely to think they are better than others, which makes aggression, conflict, and even war more likely. As psychologist Daniel Kahneman put it: “The bottom line is that all the biases in judgment that have been identified in the last 15 years tend to bias decision-making toward the hawkish side.”

Confidence thus poses a major puzzle. On the one hand, overconfidence appears to be a widespread and powerful feature of human cognition, but on the other hand it appears to cause faulty assessments and major disasters. That makes little sense. Why would this kind of false belief survive in competition with accurate beliefs? How could it even have evolved in the first place?

Kamiok ‘If if, between between‘ postean hausnarketa beharrezko bat planteatzen du. Euskal Herrian saiatzen ari gara teknologia berrietara moldatzen, hizkuntza berri hau ikasten, bere potentzialtasuna gure borroken zerbitzura jartzen… baina gehienetan erdibidean geratzen gara. Berak hiru adibide jartzen ditu, puntua ilustratzeko balio dutenak. Tartean gurea:

Kamiok idatzi egin du, jende gehiagok ere pentsatzen genuena…. (more…)

Ingelesez dagoen bideo honek krisi finantzieroa esplikatzen du, modu errazean, errazegian agian eta kospirazioen teorietatik gertu, baina pedagogikoa eta dibertigarria da hala ere. Gainera euskaldunak agertzen gara krisiaren eragile moduan, zesta punta jokatzen frontoian.

Carlinek zioen bezala, “amets amerikanoa” deitzen dute sinesteko lo behar duzulako.

Marrazkia Thomas Hawk-ena da

Jendea haserre dago. Gaizki pasatzen ari da eta errua norena den erabakitzen duen bitartean tripak egosten ari zaizkio. Ez dakit zenbat jende dagoen haserre eta haserrea zenbaterainokoa den, baina haserrea egon badago.

Ekonomia errealaren gainbehera da haserrea pizten ari dena. Horregatik, azkenaldian gauza ‘berriak’ irakurtzen hasi gara munduko blog ‘serioetan’. Aberatsen aurka biolentzia erabili dezaketen bakarrak (gobernuak) haien zerbitzariak direla eta herritarrek biolentzia erabiltzen dutenean gobernu horiek gainera botako zaizkielako kexuka agertzen den estatubatuarra, adibidez:

Economic elites in the US and their political representatives will respond to any opposition in the way Washington did with the Whiskey Rebellion. The only institutions that have a right to violence serve the elites, not the people, and if the people should attempt violence, they will be crushed with unlimited force.

Eztabaida hori post bikain baten atzean topatu dut. Post horretan blogariak modu gardenean azaltzen du zergatik super-aberatsei ez gatzaizkien batere inporta. Zergatik ez duten zergarik ordaintzen eta zergatik ez zaien inporta. (Gogoratu super-aberatsek zenbateko dirutza duten, aurreko postean jarri nuen grafikoa).

Dirua dutenek ez dute aberastasuna gurekin banatu nahi. Odolustu egin nahi gaituzte. Eta gobernuek babesten dituzte. Guk aukeratzen omen ditugun gobernuek. Demokrazia kapitalista.

Egoitz Lasak jarri du Ken Robinsonen bideo hau facebooken, berea da baita ere ‘Schools kill creativity’ hitzaldi ezaguna, hemendik gutxira Euskal Herrira datorrenez bere ideiak gure artean zabaltzen joan daitezen. Sakoneko aldaketak proposatzen ditu, sinpletasun liluragarriarekin.

‘Actual’ dioen barra da kapitalismoaren argazki fidelena. Hamar lagunetik bik pastelaren hamar zatitik zortzi jaten dituzte. Hamar lagunetik bik pastelaren zati bat bera ere ezin dute jan, beste zortziek utzitako apurretan bilatu behar dute bizimodua (Estatu Batuetako datuak dira).

Kapitalismoan, izenak dioen bezala, kapitalak irabazten du, gehien duenak gehiago egiten duelako. Diruari hegoak jartzen zaizkio goraka joan dadin. EROSKIko kajerak ilustratzen dute hori, herritarrek utzitako billete mordoa gomarekin lotu, potoan sartu eta potoa tuboan. Zure dirua tuboan barrena goruntz joaten ikusten duzu. Urtean 8.500.000.000  euro inguru joaten dira EROSKIko tuboetatik gora. Bada zerbait. Bitartean dendari txikiak, goranzko tuborik ez dutenak, gero eta itoago dute lepoa. Hori da merkatu librea, kapitalismoa, ekonomia entubatua, tubotik gora doan dirua, herritarron poltsikoak uztutzen ditugun bitartean.

Guztiok dakigu kapitalismoa sakeoa dela. Baina permititzen dugu, baliatzen dugu, gustatzera irits dakiguke. Baina inkesta horren beste barrek erakusten dutenez, sakeoaren benetako neurriaz ez gara ohartzen. Aberatsek guk uste baino diru gehiago gordetzen dute. Eta txiroek guk uste baino askoz ere diru gutxiago dute. Klase ertaina dena baino puztuago ikusteko joera psikologikoa dugu. Kapitalismoak sortzen dituen diferentzia animalekoak txikiagotzat pentsatzeko joera daukagu, kapitalismoak hainbeste min egiten ez duelakoan. Baina engainatuta bizi gara. Oker gaude.

Kapitalismoaren argazki fidela, mas media manipulazioaren argazki fidela, kontzientzia faltsuaren argazki ezin fidelagoa.

Eta, inportanteena, kapitalismoaren kontrako iritzi latentearen argazkia ere bada, jendeari galdetzen zaionean aberastasuna nola banatu beharko litzatekeen, inork ez duelako nahi kapitalismoak banatzen duen bezala banatua izatea.

Finantza krisiak ekonomia erreala kolpatu izana azkar ahaztu dute gobernuek. Ez hain azkar herritarrek. Ez dugu berehalakoan ahaztuko. Eta Estatu Batuetan horrek ekonomia lokala indartzea eta kooperatibak haztea ekartzen ari dela irakurri berri dut. Ea joera goruntz mantentzen den:

“”7. A local economy movement is taking off as it becomes clear that the corporate economy is a net drain on our well-being, the environment, communities, and even jobs. A “Move Your Money” campaign inspired thousands to close their accounts with predatory big banks, and instead, to open accounts at credit unions and locally owned banks. Schools, hospitals, local retailers, and families are increasingly demanding local food. Farmers markets are spreading. Independent, local stores have huge cachet as people look local for a sense of community. And the experience of one state with a budget surplus and very low unemployment is capturing the imagination of other states — North Dakota’s state bank is creating a buzz.

8. Cooperatives Make a Comeback. A new model for local, just, and green job creation is gaining national attention. Leaders in Cleveland, Ohio, created worker-owned cooperatives with some of the strongest, local institutions (a hospital and university) promising to be their customers. The result: formerly low-income workers now own shares in their workplace and earn family-supporting wages. They can plan for their families’ futures, knowing that their jobs can be counted on not to flee the country. The model is spreading, and people now talk about how to bring “the Cleveland model” to their cities.

The stats helper monkeys at WordPress.com mulled over how this blog did in 2010, and here’s a high level summary of its overall blog health: (more…)

John Gilberten eskultura

Brene Brown izena du eta ingelesezko aurkezpen bikain honetan zaurgarri izatearen eta zaurgarri garela erakustearen inguruan hitz egiten du. Badu zerbait hitzaldiak entzutea merezitzekoa: The power of vulnerability.

Une hunkigarriak bizi izan genituen Putzuzulo Amets Fabrikan, Julenen bertso sorta, Imanol Epelderen poesia/rap errezitaldia… talentua eta unearen majia elkartu ziren Labi eta Xaporrari elkartasuna adierazteko benetan eta bihotzetik. Gau hura bizi genuenok zortedun sentitu ginen. Hemen duzue Eñaut eta Oreka Tx batera KEN7ren abesti bat interpretatzen. Interneten entzunda pasada bat bada, imaginatu hor aurrean geundenak zer sentitu genuen.

Gobernuak aztoratu egiten dira kazetaritza patriota ez denean. Wikileaks aferak agerian zerbait jarri badu, ez da diplomazia izan, ez da gobernua izan, ez, … kazetaritza bera jarri du agerian. Kazetaritza tradizionala lotsagorritzekoa dela jarri du agerian: patrioteroa, kontserbadorea, partziala eta arriskutsua. Debatea egin dute medio espainoletako kazetari ‘handiek’ eta esan behar izan dutenak erakusten du Wikileaksek eurak biluztu dituela gehien. Begira nola jarri dituen defentsiban.

“Yo lo que he visto es hacer periodismo al modo de siempre, te llega una cantidad de papeles y ahí tienes que hacer tu trabajo”, afirma Javier Moreno. “Antes llegabas con un sumario completo y ahora con un pen drive, pero el trabajo es el mismo”. Bergareche: “los periodistas no podemos psicoanalizarnos cada día”, sino que “tenemos que hacer periodismo todos los días”. En su opinión, “el nuevo periodismo antecede a Wikileaks”. Etc. etc.

Aurrekari batzuk

Kazetaritza kontrolpean edukitzeko lehen saioak 100 urte baino gehiago ditu Estatu Batuetan. Neurri inportanteena jabetza nazionalari eustea zen. Legez debekatuta zegoen media korporazioak atzerritarren esku egotea. Hori hala zen kazetaritzaren patriotismoa eta patriako kazetaritza indartuta mantentzeko. Snodgrass (2008) irakasleak horrela irakurtzen du historia: (more…)

Bizi dugun garai eta zirkustantzien ezaugarrietako bat da errealitatearen guda diskurtso publikoaren batailetan irabazten dela. ‘Lo que pasa’ horrek ordea, gertatzen denak, beti bezain inportantea izaten jarraitzen du. Eta aldatu beharrekoa ‘lo que pasa’ hori da, bizi duguna, horretarako aurretik diskurtso publikoen bitartez akontezimientoak berdefinitu behar badira ere.

(… sigh …)

Yasta. Esateko gogoa nuen :)

Hurrengo orria »

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.